XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Kokapen geografikoa.

Larreineta Nerbioi ibaiaren punturik garaienetako batean dagoenez, Bilbo Handia eta Behe Nerbioi lurraldeak duten garapen zabalaren emaitza ederki ikus daiteke bertatik.

Honekin batera, Trapagatik Larreinetara funikularrez egin daitekeen bidaiaren garrantzia aipatu behar da, inguruko alderdi desberdinak ikusteko aukera eskaintzen bait du.

c) Giro soziala.

Larreinetatik La Arboledara oinez joaten bagara, paisaiaren xehetasunak jaso ditzakegu.

La Arboledara iritsita, denborak babesturiko elementu piloa ikus dezakegu, industrializazioaren hasiera gogora eraziko digutelarik: Herriaren etxea (1.888an irekia), barrakoiak eta zurezko etxeak (batzuk oraindik biztanletuak), plaza, herriaren egitura....

Guzti honek inguruko meategietatik burdin-mea ateratzen zuten langileen bizimodua imagina eraziko digu.

Laburbilduz.

Bakarrik, familiarekin edo gelako lagunekin egiteko bidaia ederra.

Nerbioi ibaiaren bazterrak.